domingo, 24 de febrero de 2013

HABITATA I



TOKIA ETA PERTSONAK

Habitat bat sortzeko lekua aukeratzeko garaian burura etorri zitzaidan lehenengo tokia Zarautzeko hondartzaren bukaera izan zen, herritik urrutien dagon puntua. Bertan iñurritzako ibaiak itsasoratzen du Talaimendi mendiaren magalean, horregatik lekuari "kanala" esaten diote.

Hondartzaren atzean Zarautzeko Golf-a aurkitzen da, eta bi hauek banatzeko egurrezko bidetxo eta hesi zahar bat daude. Egurrezko bideak Golf-a inguratu eta Iñurritzako biotopotik eta Talaimendi kanpinetik igaro ondoren Zarautzeko San Pelaioko auzora iristen da.

 
Iñurritzako ibaia zeharkatzeko egurrezko zubi bat dago, txikitan piraten zubia deitzen genion. Leku oso polita da, oso berezia niretzat. Herritik gehien aldentzen den txoko babestua, itsasoa aurrean, mendia atzean, hondartza tartean gelditzen delarik. Zubitik hondartza guztia ikusten da, itsasoa, Getaria urrutian eta biotopoa atzean.



Nik habitata sortzeko aukeratu dudan eremua egurrezko hesiaren atzea geratzen da, Golf-aren barruan baino egurrezko zubitik oso gertu. Bertan bizitzea esperientza paregabea izan daitekeela uste dut, horregatik aukera dut leu hau. Kanala Zarautzeko txokorik atseginena da niretzat, bertara joateko paseoak lasaitzeko, pentsatzeko eta deskonektatzeko balio dit. Askotan txakurrarekin joaten naiz, berari ere asko gustatzen zaio dunetan jolastea eta ibaian buztitzea. Txikitatik asko joaten naizen leku bat da, etxetik gertu geratzen baitzait. Udaran jende ugari ibiltzen da egurrezko bidetik, kanpinera igotzeko biderik motzena baita. Neguan aldiz, jende gutxik bisitatzen du, horregatik atsegin dut gehiago neguan joatea, lasaitasun gehien dagoen urtaroa delako Zarautzen.


Lekuaren ezaugarriak kontuan hartuta uste dut habitat bat sortzeko aproposa dela. Naturaz inguratuta dago eta herritik urrunduta, baina aldi berean eskuragarri. Itsasoa, hondartza, mendia eta biotopoa bertan ditu. Gainera eguzkiak ia egun osoan zehar jotzen du, eta Zarautzeko azkenengo lekua da itzala izaten, eguzkia Getaria aldetik sartzen delako.

Azkenik habitat horretan bizitzeko lau pertsona aukeratu nituen, norberaren beharrak aztertu ondoren laurek komuan dituztenak aztertu nituen. Horretarako mapa kontzeptual bat egin nuen, kolore ezberdinekin behar motak bereiztuz.



                                                                     

martes, 19 de febrero de 2013

DIKOTOMIA

ASKE - PRESO

 Klasean aipatutako dikotomien zerranda luzetik hitz bikote bat aukeratu eta bien arteko prozesua edo bilakaera maketa baten bidez azaltzea eskatu ziguten. Nik aske eta preso dikotomia aukeratu nuen eta bien arteko bidea egurrezko makiltxo batzuen bidez adieraztea erabaki nuen espiral baten antza emanez. Espiralaren hasierako makilak bata bestearen alboan daude, oso gertu, eta luzeenak dira. Espirala handitzen doan heinean makilak txikituz doaz eta bata bestearengandik distantzia gehiago hartuz.




Egurrezko makilek kartzeleko barroteak irudikatzen dituzte, horregatik espiralaren hasiera, preso egotean altuak eta estuak dira, barruan preso zaudela adierazteko. Bertan, espiralaren hasieran, eta baita amaieran pertsonatxo bana kokatu nituen, lehena preso dago eta bigarrena aske. Horregatik, preso egotea adierazteko lehenengo pertsonatxoak kolore beltza du, preso egotean sentitzen den iluntasuna irudikatzeko. Beste pertsona aldiz,  kolore zurizkoa da, askatasuna eta argitasuna irudikatuz.




Makilek osatzen duten espiral honen bidez preso egotetik aske izaterako bidea irudikatu nahi izan nuen. Batetik besterainoko eboluzioa espiralak egiten duen bidea jarraituz egiten da. Hasieran preso dago pertsona, eta bidea jarraituz makilak txikituz doaz, beraien arteko distantzia handituz, azkenean apurtzen diren arte, barroteak desartzen diren arte. Orduan, bidearen amaieran aske izatea lortuko dugu. 



lunes, 18 de febrero de 2013

ZER DA ARKITEKTURA?

  

Hitz zerrenda luze bat jaso ondoren,  horietako bakoitza hartu eta  arkitekturarekin zuten zerikusiaz hausnartzen hasi ginen, bai eta guretzat zuten esanahiaz ere. Hitzak aukeratuz eta aukeratuz, garrantziaren arabera sailkatzeari ekin genion, faltan bota genituen batzuk gehituz. Horrela, guretzat arkitekturaren esanahia osatu eta bera biltzen duten hitzak gure proiektuan aurkeztu nahi izan genituen. 






Horretarako, hitzak globotan jartzea erabaki genuen, hauek arkitektura altxa eta aurrera eramango balute bezela. Garrantzia handiena zutenei neurri handiagoko globoak eman genizkien, eta alderantziz txikienei, guzti hauen artean txabola baten bidez adierazi genuen ARKITEKTURA altxako balute bezela. Aldi berean, azken honen barnea osatuko luke hitz multzo handiak, tximiniaren bitartez kanpora irten denak.


LOGELA



LOGELA:

Logelara sartu eta ikusten den aurreneko gauza metalezko apalategi luze bat dago, bertan telebista, azgazkiak eta munduko txoko ezberdinetako oroigarriak ditut, nabarmenena Vietnameko nekazarien lastozko txapel konikoa. Hauetako bakoitza begiratzean leku horietara itzultzen naizela iruditzen zait. Ohea lehiaren azpian dago, horrela esnatu eta ikusten dudan lehengo gauza leihotik sartzen den goizeko eguzkiaren argia da. Burua iparraldean eta oinak hegoaldean ditudala egiten du lo, eta askotan itsasoaren olatuak entzuten hartzen dut lo.








Nire logelaren berezitasun nagusia kolore beltzezko sabaia duela da. Paretak zuriak eta sabaia beltza izatean logela altuagoa dela dirudi, ohean etzanda egotean gora begiratuz gero sentsazio berezi bat ematen du. Eguneko unetik atseginena ohera sartu, sabai beltza begiratu eta olatuen soinua entzuten lo hartzea da.













Sara Garin Erenchun