domingo, 17 de marzo de 2013

HABITATA I : MAKETA ETA PLANOAK



Proiektuaren azkenengo pausua lehendik aukeratutako lau pertsonentzako habitataren maketa eta planoak egitea izan zen. Horretarako habitata bitan banatu behar genuen, lau pentsonen beharren araberako habitat finko bat eta besta lau mugikor. Habitata sortzeko erabili nituen erreferentziak itsasoa eta batez ere hondantza eta Golf-a banatzen dituen egurrezko bidetxoaren hesia izan zen.  Habitata hesiaren atzean kokatzea erabaki nuen, pribatutasuna izateko. Baino itsasoarekin harramana ez galdetzeko eraikina hesia baino altuagoa izatea bururatu zitzaidan. 


Horregatik habitat finkoa lurretik altxatu nuen, eta modu berean lurzoruari kalte gutxiago egingo nioki, lur eremu gutxiako zapalduko zelako. Gainera, habitat finkoaren azpian aterpedun eremu bat sortzen da, erabilgarria izan daitekeena bai udan eta baita neguan, afariak, bazkariak eta bestelako ekintzak burutzeko. 



Habitat mugikorrak egurrezko kaxak dira, hauek ere lurretik altxatuak daude lurzoru gutxiago zapaltzeko. Nire idea altuerarekin jolastea izan zen, eta horregatik batzuk habitat finkoaren ia altuera berdinera jarri nituen eta besteak finkoaren azpian sartzeko modukoak. Azkenengo bi modulo hauekin eta hesiarekin jolastu nuen, mugikorrak direnez hesiaren kontra jartzean edo ez, modulo eta hesiaren artean espazio pribatu bat sortzen da, lorategi pribatu bat izango zena modulo bakoitzarentzat. 






Habitat finkoa "L" zabal baten formakoa da, hesiaren norabidea jarraituz, itsasorantz ematen duten alde gehigo izateko. Habitat mugikorrak, kaxa angeluzuzenak direnez habitat finkoaren alde ezberdinetan jar daitezke altuera ezberdinetara. Habitat finkoa leihoz inguratuta dago alde guztietatik, modulatutako kristalera bat da, eta habitat mugikorrak modulo horietako bakoitzean txertatu daitezke, habitat finkora sarbide zuzenarekin. Horrela, modulo bat kentzean ez da habitat finkoan aldaketarik nabarituko.




PLANOAK:






MARRAZKIAK:




miércoles, 13 de marzo de 2013

GREEN ROOFS

Hitzaldia.

Otsailak 27an asteazkena, Daniel Roehrek British Columbia unibertsitateako iraskaleak Green Roofs delakoei buruz hitzaldi intesgarri bat eman zuen Arkitekturako Eskolan. Egia esan, ordurarte ez nekien askorik gai honen inguruan, eta hitzaldiari esker teilatu berdeek izan dezaketen garrantziaz ohartu nintzen.


Teilatu berdeen erabilera ez da gauza berri bat, antzinatik erabiltzen dira. Sistema hau eraikinen teilatuetan belarra edo landare ezberdinak landatzean datza. Teilatuentan landatzeaz gain beste aukera bat ere badago, hormetan landatzea  Green Walls izenekoa.


Hitzaldian teilatu berdeen zeregina azaldu zuen, eta gainera sistema honen abantailak eta onurak aipatu zituen.     Eraikinen teilatuetan landareak landatzen dira eta hauek ez dira ureztatu behar, izan ere euriaren urari esker bizirauten dute. Euri ura gehiegizkoa bada, eraikinak depositu bat izango du soberako ura pilatzeko, horrela udaran euria egiten ez duen lekuetan neguan bildutako ura beste urtaroetan erabili daiteke. Landareak ureztatzeaz gain, deposituan jasotako euri urari beste zenbait erabilera eman dioezaiokegu, eraikineko  komunetan esaterako. Modu honetan ur kantita askoz gutxiago xahutuko genuke, eta batez ere, landare eta komunetan ez genuke edateko ura erabili behar. 


"Green roofs"-en beste onura bat da eraikinen tenperatura zenbait gradu jaisten dituztela, esta hiri batean eraikin askok teilatu berdeak badituzte edota gune berde ugari badaude hiri osoaren tenperatura jeistea posible izango zen. Gainera euri asko egiten duen lekuetan uholde arriskua jaisten du, teilatuetako landareek esponja moduan lan egiten dutelako, euriaren ura xurgatuz. 


Hitzaldiaren hasieran "Green roofs" mota ezberdinak banatu eta azaldu zituen, extensive system eta intensive system. Batzuetan lorategi moduakoak sortzen dira teilatuetan eta honela paseatzeko edo lasaitzeko gune berriak sortzen dira hirietan. Lorategiak teilatuetan jartzeaz gain, hormetan edota kaleetan jartzen baditugu, teilatu berdeen onurak, lehen aipatutakoak, hiri osoan zehar zabalduko ziren, hauek kantitate handi batean handituz. Beraz, modu egoki bat iruditzen zait eraikin jasangarriagoak izateko eta modu berean inguruneari kalte gutxiago egiteko. Hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaidan, eta Green roofs sistema hiri eta herri guztietan erabili beharko genukeela uste dut, onurak besterik ez baititu. 


miércoles, 6 de marzo de 2013

TRINITATE PLAZA



Tailer integratuan Donostiako txoko berezi bat lantzen ari gara, Trinitate Plaza hain zuren ere. Historian zehar jasan dituen aldaketak kontuan hartuta, ikasleok interbentzio bat egiteko aproposak diren plazako gune ezberdinak aukeratu behar ditugu. Plazako plano batean kolore ezberdinez adierazi ditut nik aukeratutako hiru txoko ezberdinak.



Plazan interbentzio bat behar duen lehenengo lekua 31 de Agosto kaletik duen sarbidea izango zen, berdez markatuta dagoen gunea.  Bertan inguruko tabernek terraza estali batzuk jarri dituzte, komun publikoa, eta baita harresi bat, gauez plaza isteko. Sarbide honetan dauden aipatutako elementu guzti hauen ondorioz plazak berezko esentzia galdetzen duela uste dut. Harresia guztiz beharrezina dela ere esango nuke.
 

Bigarren eremua urdinez adierazitakoa da, bolatokia eta goiko terraza. Bolatokia estaltzea erabaki oker bat iruditzen zait, beste behin ere,  plazak hasieran zuen xarma galdu zuen. Bolatokiaren erabilera guztiz galdu zen hau istea erabaki zenean, eta plazaren elementu oso garrantzitsua dela uste dut. Arrazoi horregatik iruditzen zait interbentzioa egiteko leku aproposa dela.

 

Azkenik, gorriz adierazitako gunea, plaza inguratzen duten etxebizitzen patioa aukeratu dut interbentzioa egiteko leku posibleen artean. Futbolera jokatzeko ateak eta saskibaloiko saskiak jartzearekin batera, patio hori babesteko sare moduko bat ezarri zen, baloiak etxebizitzen fatxadan ez emateko. Egia esan patio honen itxura guztiz aldatu daitekeela uste dut, eta erabilera egoki bat eman. 

Azken finean, ikasleok planteatzen ditugun interbentzio ezberdinekin guztion helburua plazak izan zuen esentzia berreskuratzea dela uste dut. Betidanik xarma berezi bat zuen txoko bat iruditu zait, ekitaldi ezberdinak hartzeko eta jendea biltzeko leku paregabea donostiako alde zaharraren erdian kokatua eta mendiarekin harremanetan dagoen leku gordea. Honenbestez, urteetan zehar ekitaldi ezberdinaz josatzeko aukera eman duen plaza honen bizitasuna berreskuratzea ondo egongo litzake.