miércoles, 15 de mayo de 2013

ARKITEKTURA

"Entender la arquitectura, sus elementos, historia y significado" liburua irakurtzen ari nintzela kurso hasieran planteatutako galderari erantzun bat aurkitu diodala uste dut, eta bide batez, kursoari amaiera emateko modu polit bat ere : 



<< La arquitectura afecta a todos nuestros sentidos, y no sólo a la vista. La percepción de la arquitectura, pues, es una actividad que implica todo el cuerpo: sentir en la piel el calor del sol al amparo de un patio soleado, a las refrescantes sombras de la arcada que lo rodea, escudriñar el ritmo y la escala de una fachada, escuchar el volumen de una habitación, sentir la dureza de la piedra, la suavidad de los azulejos, oler el aroma del seto de boj que bordea un jardín, probar el frescor del agua de una fuente. Todo eso es arquitectura. >>

                                                                                           5.kapitulua,  107. orria


TRINITATE PLAZA: INTERBENTZIOA



Jolastokia



Bolatokiaren gainean kokatu dut nire interbentzioa, gaur egun plazari ematen zaizkion erabilerak ahalik eta gutxien oztopatzeko leku egokiena iruditu zitzadailako. Bolatokiaren terraza mugatzeko dagoen petril modukoaren errepikapenean oinarritu naiz interbentzioa egiteko. 



Petril modukoa errepikatuz, baina egurra erabiliz, bolatokiaren goiko terraza osoa estaltzen doa. Oholak bata bestearen gainean jarriz apal modukoak sortzen dira, altuera txikiena dutenak eserleku moduan erabili daitezke, baita mahai moduan haurrentzat txikiagoak direlako. Egurrezko taulak altuera ezberdinetan doaz eta elkar lotzen dira espazio ezberdinak sortuz;  eserleku edo gradak, txirristak, kulunkak, mahaiak... Jolastokira sartzeko haurrak sarrera ezberdinak dituzte terraza inguratzen duen petrilaren gainetik ibiltzen, gurasoak aldiz beste sarrera bat dute. 







Azkeneko emaitza honakoa izan da: 











Planoak: 






domingo, 12 de mayo de 2013

TRINITATE PLAZA: INFLUENTZIAK

Trinitate plazan interbentzioa egiteko aukeratu dudan lekua bolatokiaren goiko pisua da. Auzoko eta hiriaren beharrak aztertu ondoren haurrentzat zuzendutako interbentzio bat  egitea erabaki dut. Alde zaharrean jolasteko gune gutxi baitaude. 

Horretarako informazio bila hasi nintzen, parke infantilen inguruan, urbanismoko liburu eta aldizkarietan... eta egia esan idea interesgarriak aurkitu nituen nire proiektua gauzatzeko lagungarriak izan zaizkidanak.



















TRINITATE PLAZA: ELKARRIZKETA

Elkarrizketak

Galderak:

Donostiako Trinitate Plazak aldaketa asko jasan ditu denboran zehar. Gaur egungo gizarte eta egoera soziala kontuan izanda, zein behar daude alde zaharreko biztanleen artean? Trinitate plazak zer behar du? Zein aldaketa egingo zenuke bertan? Zer motatako interbentzioa izango zen egokiena?

Erantzunak:

·         Maria Jesus: 72 urte, Bilbotarra, baino gaztetatik donostian bizi izan da. Aspaldi ez dela plazara joaten baina gaztetan giro polita egoten zela dio. “Alde zaharrera joaten naizenean merkatura  erosketak egitera nire bilobekin, erosketak egin ondoren ez dago jolasteko parkerik inguruan. Umeak aspertu egiten dira berehala eta parke batera joateko eskatzen didate behin eta berriz. Berez trinitate plazan haurrak jolasteko zerbait egingo nuke, futbolera ez baitute jokatzen eta. Horrela gustorago etorriko dira nirekin erosketak egitera”

·         Aitor: 19 urte, Donostiarra. “Plaza ondo dago dagoen bezala, ni gutxitan joatzen naiz kontzerturen bat ikustera lagunekin edota festak direnean. Santo tomaseko postua bertan jarri zuten duela bi urte eskolakoek, eta izugarrizko zaparra ari zuenez dena buzti zitzaien. Beraz zerbait egitekotan aterperen bat egingo nuke, eta sarrerako hesia kendu baita, ostopatu besterik ez du egiten eta.”

·         Carlos: 74 urte, Donostiarra. “Trinitate plazak zuen giroa gogoratzen dut. Niri betidanik gustatu izan zait esku pilota eta gaztetan bertara joaten ginen lagunekin jolastera edota partidak ikustera. Gaur egun plazak ez du garai haietan zuen bizia, niri garai horietara bueltatzea gustatuko litzaidake.”

·         Leire: 43 urte, Donostiarra. “Gaztetan plazara kontzertuak ikustera joaten ginen noizbehinka, baita jazzaldira, baina jada ez naiz joaten. Gaur egun haurrak egoten dira futbolean edo frontoian jolasten, umeak dira plaza gehien erabiltzen dutenak beraz, beraie zuzendutako zerbait egingo nuke.”  

Hiritarren erantzunak ikusi eta gero konklusio batera iritsi naiz. Trinitate plaza betidanik txoko berezi bat izan da, urteetan zehar aldaketa ezberdinak jasan dituena eta erabilera desberdinak izan dituena. Denboraren igarotzearekin batera garai ezberdineko gizartera eta hiritarren beharretara moldatzen joan da. Gaur egun alde zaharreko haurrak dira jolasteko leku baten beharra dutenak,  plaza egunero erabiltzen dute, entrenatzeko, jolasteko, arratsaldeak pasatzeko lagunekin… Berez uste dut haurrei zuzendutako interbentzio bat egin beharko nukeela. 






sábado, 11 de mayo de 2013

ARRANTZALEEN HERRIXKAK

Habitatzeko modu bat...




Duela bi udara Asiako zenbait lurraldeetatik bidaiatu nuen. Herrialde horiek txundituta utzi ninduten eta baita beraien hiri eta herrixketako bizitzeko moduak. Vietnameko zonalde batean, Halong Bay delakoan, biztanlengoaren gehiengoa itsasoan bizi da. Arrantza da pertsona hauen ogibidea, horregatik bereaien lanbidea beraien habitata bilakatzen da. Itsasontzi txikietan bizi dira, egurrezko txalupetan esaterako, eta bertan bizitzeko behar duten guztia daramate. Txalupa txiki horietan familia osoak bizi dira,  habitata beraiekin doa hara ta hona.

Noizbehinka, zenbait txalupa elkartu eta batera egiten dituzte geldialdiak, txalupak bata bestearik lotuz batetik bestera igarotzen dira arazorik gabe. 

Habitat mugikorraren idearen erausle ezinhobeak dira hauek. 



Halon Bay-ko harrizko muino amaigabeen artean, tarteka ezkutuan dauden arrantzaleen herrixkak agertzen dira. Bata bestearekin lotuak dauden egurrezko etxetxo edo txabola modukoak dira. Gela bakarreko etxetxo horietako bakoitzean familia oso bat bizi da. Bidoi urdin handi batzuei esker etxetxoak ez dira uretan murgiltzen.



Etxe batetik bestera joateko egurrezko txalupa txiki batzuk erabiltzen dituzte, bi arraunez lagunduaz. Herrixka hauetako biztanleek diote, bertako umeek lehenago ikasten dutela igeri egiten oinez ibiltzen baino. Gainera, aurraundun txalupak erabiltzeko gai dira txikitatik.  



Herrixka hauek beraien habitata guztiz moldatu dute beraien bizimodura. Harrigarria iruditu zitzaidan arrantzaleen herrixka txiki haueten zegoen giroa eta bizitza. Gauza gutxi badituzte ere hauetaz ahal duten gehien gozatzen badakite. Bertako hauerrek itsasoan bizi dira eta horretaz baliatzen dira egunak dibertigarriagoak egiteko. 


jueves, 9 de mayo de 2013

TREE HOUSES


           
                   Tree houses...
           

                                      ... Fairy  tale castles in the air
















Duela gutxi nire osaba-izebek liburu bitxi bat oparitu didaten. Pariseko kaleetatik pasiatzen zeudela liburutegi batean sartu eta zuhaitzetako etxeei buruzko liburu bat ikusi zuten. 

Philip Jodidio-ren liburu bat da, Patrick Hruby-k ilustratu duena.  Bertan zuhaietzetako etxeen jatorria azaltzen du, tribuetan oinarrituta,  eta ondoren mundu osoan zehar sakabanatuta dauden 50 etxe deskribatzen ditu. Zein baino zein harrigariagoa, politagoa eta bereziagoa. Horietako batzuk hotel erakargarriak dira, besteak lurretik aldentzeko txoko maitagarriak, ilustrazio dibertigarri eta argazki harrigarriekin deskribatuak. 




Tea house tetsu , Japan




Ufo tree hotel, Sweden                                                   Djuren tree house, Germany






Between alder and oak, Germany



          Bialsky tree house, New York                                   Mirrorcube tree hotel, Sweden



   

         Lake-nest tree house, New York                          Free spirit spheres, Canada


Txikitan zuhaietzetako etxetxo bat izatearen idearekin amesten nuen, hankak lurretik altxatu eta hegan egotearen sentsazioa. Horixe da liburu honetan deskribatzen diren txoko txiki eta desberdin hauek guztiek hamankomunean duten ezaugarria, grabitateari kontra egiten...


Andarse por las ramas 
entre la fantasía infantil y el savoir faire adulto

lunes, 6 de mayo de 2013

MADRIL

EL CAMPO DE LA CEBADA


Dudarik gabe madrideko bidaian bisitatu genituen lekuetatik gehien gustatu zitzaidana el campo de la cebada izan zen. Harrigarria iruditu zitzaidan auzokideen parte hartzea eta elkarlanean aritzeko kapazitatea. Denen artean antolatzeko eta era guztietako ekintzak burutzeko gaitasuna erakutsi dute eraikienen artean hutsik geratu zen espazio honetan. 








Adin guztietara zuzenduta egotea oso interesgarria iruditzen zait, modu batez auzokide guztien parte hartzea bultzatzen duelako eta espazio honetaz gozatzeko aukera eskeintzen dielako guztiei. Espazio bakar bati erabilera anitzak eman ahal zaizkiola argi geratzen da la Cebadan, ahalik eta probetxu geihen ateraz eta estilo ezberdineko jendea bilduz. Adibide hau nire herrian errepikatzea gustatuko litzaidake. El campo de la Cebadan egindako lana goraipatzekoa iruditzen zait, bertan dagoen errespetu, elkarlan, parte-hartze eta ondo pasatzeko giroa sekulakoa dela uste dut. Espazio bat okupatzeko eta erabiltzeko modu aparta dela esango nuke.