TOKIA ETA PERTSONAK
Hondartzaren atzean Zarautzeko Golf-a aurkitzen da, eta bi hauek banatzeko egurrezko bidetxo eta hesi zahar bat daude. Egurrezko bideak Golf-a inguratu eta Iñurritzako biotopotik eta Talaimendi kanpinetik igaro ondoren Zarautzeko San Pelaioko auzora iristen da.
Iñurritzako ibaia zeharkatzeko egurrezko zubi bat dago, txikitan piraten zubia deitzen genion. Leku oso polita da, oso berezia niretzat. Herritik gehien aldentzen den txoko babestua, itsasoa aurrean, mendia atzean, hondartza tartean gelditzen delarik. Zubitik hondartza guztia ikusten da, itsasoa, Getaria urrutian eta biotopoa atzean.
Nik habitata sortzeko aukeratu dudan eremua egurrezko hesiaren atzea geratzen da, Golf-aren barruan baino egurrezko zubitik oso gertu. Bertan bizitzea esperientza paregabea izan daitekeela uste dut, horregatik aukera dut leu hau. Kanala Zarautzeko txokorik atseginena da niretzat, bertara joateko paseoak lasaitzeko, pentsatzeko eta deskonektatzeko balio dit. Askotan txakurrarekin joaten naiz, berari ere asko gustatzen zaio dunetan jolastea eta ibaian buztitzea. Txikitatik asko joaten naizen leku bat da, etxetik gertu geratzen baitzait. Udaran jende ugari ibiltzen da egurrezko bidetik, kanpinera igotzeko biderik motzena baita. Neguan aldiz, jende gutxik bisitatzen du, horregatik atsegin dut gehiago neguan joatea, lasaitasun gehien dagoen urtaroa delako Zarautzen.
Lekuaren ezaugarriak kontuan hartuta uste dut habitat bat sortzeko aproposa dela. Naturaz inguratuta dago eta herritik urrunduta, baina aldi berean eskuragarri. Itsasoa, hondartza, mendia eta biotopoa bertan ditu. Gainera eguzkiak ia egun osoan zehar jotzen du, eta Zarautzeko azkenengo lekua da itzala izaten, eguzkia Getaria aldetik sartzen delako.
Azkenik habitat horretan bizitzeko lau pertsona aukeratu nituen, norberaren beharrak aztertu ondoren laurek komuan dituztenak aztertu nituen. Horretarako mapa kontzeptual bat egin nuen, kolore ezberdinekin behar motak bereiztuz.

No hay comentarios:
Publicar un comentario