miércoles, 13 de marzo de 2013

GREEN ROOFS

Hitzaldia.

Otsailak 27an asteazkena, Daniel Roehrek British Columbia unibertsitateako iraskaleak Green Roofs delakoei buruz hitzaldi intesgarri bat eman zuen Arkitekturako Eskolan. Egia esan, ordurarte ez nekien askorik gai honen inguruan, eta hitzaldiari esker teilatu berdeek izan dezaketen garrantziaz ohartu nintzen.


Teilatu berdeen erabilera ez da gauza berri bat, antzinatik erabiltzen dira. Sistema hau eraikinen teilatuetan belarra edo landare ezberdinak landatzean datza. Teilatuentan landatzeaz gain beste aukera bat ere badago, hormetan landatzea  Green Walls izenekoa.


Hitzaldian teilatu berdeen zeregina azaldu zuen, eta gainera sistema honen abantailak eta onurak aipatu zituen.     Eraikinen teilatuetan landareak landatzen dira eta hauek ez dira ureztatu behar, izan ere euriaren urari esker bizirauten dute. Euri ura gehiegizkoa bada, eraikinak depositu bat izango du soberako ura pilatzeko, horrela udaran euria egiten ez duen lekuetan neguan bildutako ura beste urtaroetan erabili daiteke. Landareak ureztatzeaz gain, deposituan jasotako euri urari beste zenbait erabilera eman dioezaiokegu, eraikineko  komunetan esaterako. Modu honetan ur kantita askoz gutxiago xahutuko genuke, eta batez ere, landare eta komunetan ez genuke edateko ura erabili behar. 


"Green roofs"-en beste onura bat da eraikinen tenperatura zenbait gradu jaisten dituztela, esta hiri batean eraikin askok teilatu berdeak badituzte edota gune berde ugari badaude hiri osoaren tenperatura jeistea posible izango zen. Gainera euri asko egiten duen lekuetan uholde arriskua jaisten du, teilatuetako landareek esponja moduan lan egiten dutelako, euriaren ura xurgatuz. 


Hitzaldiaren hasieran "Green roofs" mota ezberdinak banatu eta azaldu zituen, extensive system eta intensive system. Batzuetan lorategi moduakoak sortzen dira teilatuetan eta honela paseatzeko edo lasaitzeko gune berriak sortzen dira hirietan. Lorategiak teilatuetan jartzeaz gain, hormetan edota kaleetan jartzen baditugu, teilatu berdeen onurak, lehen aipatutakoak, hiri osoan zehar zabalduko ziren, hauek kantitate handi batean handituz. Beraz, modu egoki bat iruditzen zait eraikin jasangarriagoak izateko eta modu berean inguruneari kalte gutxiago egiteko. Hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaidan, eta Green roofs sistema hiri eta herri guztietan erabili beharko genukeela uste dut, onurak besterik ez baititu. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario