Irakurketa interesgarri honetan Iñaki Ábalosek, donostiarra den arkitektoak, "habitat" kontzeptuaren inguruan ezagunak diren zazpi etxebizitza aztertzen ditu. Etxebizitza hauekin batera zazpi bizimodu ezberdinen kontzeptuak azaltzen ditu. Habitataren inguruan egin genuen bigarren proiektua burutzerako orduan irakurketaren bostgarren kapitulua izan zen benetan lagungarria; "Warhol and the Factory: de las comunas freudomarxistas al loft neoyorquino" delakoa.
Liburuaren bostgarren atalean komunetan bizitzetik loft-ean bizitzerako bilakaera azaltzen du Andy Warhol pertsonai nagusitzat hartuz. Liburu hau irakurtzen nuen bitartean pertsonai honen inguruko jakinmina piztu zitzaidan eta berari buruz informatzen hasi nitzen, XX.mendeko arte eta gizartean izan zuen eragina nolakoa izan zen jakiteko.
Andrew Warhola, Andy Warhol ezizenez ezaguna zena, Estatutu Batuetako margolari, idazle eta zinema-zuzendaria izan zen. Arte komertzialean izandako esprientziak lagunduta, Pop Art mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen 1950eko hamarkadan. Aipatu beharra dago, XX.mendeko artista eraginkorrenen artean kokatzen dutela arte-historialariek.
Liburuan azaltzen dituen etxebizitzetako bat Warholen loft-a da, New York-en kokatua eta The Factory izendaturikoa. Liburu hau irakurri ostean konturatu naiz loft-aren kontzeptua gizarte batean ezarritako moda bat baino haratago doala. Ikakurketari esker loft-aren benetako esanahia ulertu dut eta benetan interesgarria eta erakargarria iruditu zait.
Etxebizitzaren kontzeptua guztiz hankaz gora geratzen da The Factory loft-ean, espazio bakar eta irekia, uneoro bisita ugari jasotzeko prest dagoena, lana eta aisialdia nahastu eta bateratzen dituen espazio... Bertan lan egiten zen, artea egiten zen, margolanak, zinea, festak... espazio bakar batek erabilera anitzak zituen, betiere askatasuna eta sormena bultzatuz, artea sortuz, bizimodu berri baten kontzeptua garatuz.
Liburua irakurri ondoren, aipatutako gauza guzti hauekin geratzen naiz. XX.harmarkadan sortutako korronte eta pentsaera ezberdinak eta eman ziren gizarte aldaketak bizi izana izugarri gustatuko litzaidake. Loft- hauen benetako espiritua eta bertan elkar bizi izan ziren pertsonen pentsamoldea eta mentalitatea zein zen erakutsi dit eta gaur egun galdu egin dela uste dut. Garapen artistikoa eta elkarbizitza kolektiboa bultzatzen zituen etxebizitza kontzeptu hau berreskuratzea ez legoke gaizki.


.jpg)




No hay comentarios:
Publicar un comentario