Especies de espacios Georges Perec idazleak idatzitako liburu bat da, bertan espazio ezberdinak azaltzen ditu ikuspuntu berezi batekin, horietako bakoitza sakon aztertu, ikusi eta habitatu ondoren.
Liburua irakurtzen nuen heinean espaziori buruz nuen ikuspuntua aldatuz joan zen, honi buruz aipatzen zituen gauzak eta nola definitzen zuen oso bitxia iruditu zitzaidan eta asko pentsarazi zidan.
Irakurketan eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun espaziok azaltzen ditu modu bitxi batean, ohea, logela, apartamentua...Izan ere, ondo ezagutzen ditugun espazioak definitzen ditu, baino betiko esanahitik haratago doa, hain komunak diren espazio eta elementu horiek beste begi batzuekin ikusiko balitu bezala. Asko gustatu zitzaidan oheari buruz hitz egiterakoan egiten dituen bi deskribapenak. Hain sinplea dirudien elementuarekiko izugarrizko mirespena izango balu.
Irakurketa osoan zehar beraz, etxebizitza arrunt bateko espazio ezberdinekiko duen ikuspuntu berezia azaltzen du. Honen ondorioz, irakurlearen ikuspuntuan zeharo eragiten du, nirean beintzat, eta espazio ezberdinei buruzko hausnarketara bultzatzen zaitu.




No hay comentarios:
Publicar un comentario