lunes, 6 de mayo de 2013

MADRIL

EL CAMPO DE LA CEBADA


Dudarik gabe madrideko bidaian bisitatu genituen lekuetatik gehien gustatu zitzaidana el campo de la cebada izan zen. Harrigarria iruditu zitzaidan auzokideen parte hartzea eta elkarlanean aritzeko kapazitatea. Denen artean antolatzeko eta era guztietako ekintzak burutzeko gaitasuna erakutsi dute eraikienen artean hutsik geratu zen espazio honetan. 








Adin guztietara zuzenduta egotea oso interesgarria iruditzen zait, modu batez auzokide guztien parte hartzea bultzatzen duelako eta espazio honetaz gozatzeko aukera eskeintzen dielako guztiei. Espazio bakar bati erabilera anitzak eman ahal zaizkiola argi geratzen da la Cebadan, ahalik eta probetxu geihen ateraz eta estilo ezberdineko jendea bilduz. Adibide hau nire herrian errepikatzea gustatuko litzaidake. El campo de la Cebadan egindako lana goraipatzekoa iruditzen zait, bertan dagoen errespetu, elkarlan, parte-hartze eta ondo pasatzeko giroa sekulakoa dela uste dut. Espazio bat okupatzeko eta erabiltzeko modu aparta dela esango nuke. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario