domingo, 12 de mayo de 2013

TRINITATE PLAZA: ELKARRIZKETA

Elkarrizketak

Galderak:

Donostiako Trinitate Plazak aldaketa asko jasan ditu denboran zehar. Gaur egungo gizarte eta egoera soziala kontuan izanda, zein behar daude alde zaharreko biztanleen artean? Trinitate plazak zer behar du? Zein aldaketa egingo zenuke bertan? Zer motatako interbentzioa izango zen egokiena?

Erantzunak:

·         Maria Jesus: 72 urte, Bilbotarra, baino gaztetatik donostian bizi izan da. Aspaldi ez dela plazara joaten baina gaztetan giro polita egoten zela dio. “Alde zaharrera joaten naizenean merkatura  erosketak egitera nire bilobekin, erosketak egin ondoren ez dago jolasteko parkerik inguruan. Umeak aspertu egiten dira berehala eta parke batera joateko eskatzen didate behin eta berriz. Berez trinitate plazan haurrak jolasteko zerbait egingo nuke, futbolera ez baitute jokatzen eta. Horrela gustorago etorriko dira nirekin erosketak egitera”

·         Aitor: 19 urte, Donostiarra. “Plaza ondo dago dagoen bezala, ni gutxitan joatzen naiz kontzerturen bat ikustera lagunekin edota festak direnean. Santo tomaseko postua bertan jarri zuten duela bi urte eskolakoek, eta izugarrizko zaparra ari zuenez dena buzti zitzaien. Beraz zerbait egitekotan aterperen bat egingo nuke, eta sarrerako hesia kendu baita, ostopatu besterik ez du egiten eta.”

·         Carlos: 74 urte, Donostiarra. “Trinitate plazak zuen giroa gogoratzen dut. Niri betidanik gustatu izan zait esku pilota eta gaztetan bertara joaten ginen lagunekin jolastera edota partidak ikustera. Gaur egun plazak ez du garai haietan zuen bizia, niri garai horietara bueltatzea gustatuko litzaidake.”

·         Leire: 43 urte, Donostiarra. “Gaztetan plazara kontzertuak ikustera joaten ginen noizbehinka, baita jazzaldira, baina jada ez naiz joaten. Gaur egun haurrak egoten dira futbolean edo frontoian jolasten, umeak dira plaza gehien erabiltzen dutenak beraz, beraie zuzendutako zerbait egingo nuke.”  

Hiritarren erantzunak ikusi eta gero konklusio batera iritsi naiz. Trinitate plaza betidanik txoko berezi bat izan da, urteetan zehar aldaketa ezberdinak jasan dituena eta erabilera desberdinak izan dituena. Denboraren igarotzearekin batera garai ezberdineko gizartera eta hiritarren beharretara moldatzen joan da. Gaur egun alde zaharreko haurrak dira jolasteko leku baten beharra dutenak,  plaza egunero erabiltzen dute, entrenatzeko, jolasteko, arratsaldeak pasatzeko lagunekin… Berez uste dut haurrei zuzendutako interbentzio bat egin beharko nukeela. 






No hay comentarios:

Publicar un comentario